eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Aste honetan

3txulotarrek bidaia bat egitea pentsatu dute

'3TXULO' saioko lagunek, oporretan daudenez, bidaia bat egitea pentsatu dute, eta zein lekutara joango diren erabakitzen dabiltzala, 2ttorrek itsasoari beldur diola konturatuko dira.

1:29
'3TXULO'

Oporrak aprobetxatuz, 3txulotarrek bidaia bat egitea pentsatu dute. Zein lekutara joango diren erabakitzen dabiltzala, 2ttorrek itsasoari beldur diola konturatuko dira Xbel eta 4ra. 2ttorri beldurra gainditzen lagundu nahi diote, baina lortuko al du 2ttorrek beldur hori gainditzen?

Xbel, gainera, arraro xamar dabil, triste. Horregatik, 4rak eta 2ttorrek "barregordegailua" erabiltzea erabaki dute, Xbeli barrea berreskuratzen laguntzeko. Ezagutzen duzue 2ttorren asmakuntza bitxi hori?

Zuek badakizue, ongi elikatzeaz gain, gorputza mugitzea oso garrantzitsua dela. Baina 4ratxok ez dauka hain argi, ez du sofatik jaiki nahi. Xbelek eta 2ttorrek broma txiki bat egingo diote ipurdia sofatik altxa dezan…

Lagun baten urtebetetzea da eta hitz egiten duen panpina bat erosi du Xbelek baina ez dabil. Dena den, 3txulotarrek etxean dituzten guraize magikoekin beste panpina bat egingo dute.

Azkenik, 4rak etorkizuneko "zapatarinak" ekarriko ditu, egongela ez txukuntzeko asmatu duen trikimailua da. Baina eragina izango du, bai horixe!

Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 09:30ean, ETB3n!

Ez galdu!