eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Aste honetan

4ra arraro sentitzen da

EiTB.EUS

4rak ezinegona du, eta ez daki zergatik. Xbelek eta 2ttorek negar egitea gomendatuko diote, barruan sentitzen duen korapiloa askatzeko.

1:50
'3TXULO'

4rak ezinegona du, arraro sentitzen da, eta ez daki zergatik. Xbelek eta 2ttorek negar egitea gomendatuko diote, barruan sentitzen duen korapiloa askatzeko. Baina 4rak ezin du negarrik egin, zergatik ote?

Gainera, 2ttorrek aspaldi erosi zuen linterna batek izugarri ikaratuko du 4ratxo. Zergatik izango da hain bitxia 2ttorren linterna?

Xbel, bestalde, Afrikan egon da, eta 4rak eskatutako maskara ekarri dio. 2ttorrek inbidia du, berak ere opari bat nahi zuelako. Afrikara joango da beste maskara baten bila, baina oraingo honetan maskara magiko bat ekarriko du Afrikatik.

Gainera, Xbelek 4ra galdara gelan topatuko du, zerbait arraroa egiten. Ematen duenez, 4rak bere bateriak kargatzen ditu bertan. Horrek zer esan nahi du? 4ra robota dela?

Eta, astea ondo amaitzeko, Xbelek min hartu du, eta ezingo da lagunekin landetxera joan.

Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 09:30ean, ETB3n!

Ez galdu!