eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Aste honetan

2ttorrek herriko animalien lasterketan parte hartu nahi du

EITB,EUS

2ttorrek herriko animalien lasterketan barraskilo batekin parte hartzeko asmoa dauka, eta horretarako 'bizkorgailua' asmatu du. 4ra, bestalde, inoiz egin ez den abestia sortu nahian dabil.

1:04
'3TXULO'

2ttorrek herriko animalien lasterketan parte hartu nahi du barraskilo batekin. Horretarako, 'bizkorgailua' asmatu du. Hori ikusita, Xbelek asmakuntza erabiltzea erabaki du baina ondorio kaltegarriak izan ditzake.

4ra, berriz, inoiz egin ez den abestia sortu nahian dabil. Horretarako, zortzigarren nota asmatu du, eta nota berri horrekin abesti bat konposatu nahi du. Uste duzue ideia ona izango dela?

Gainera, 3txulotarrak, esnatzean, munduko landare guztiak desagertu direla konturatu dira. Hau hondamendia! Baina zer gertatu ote da? Lortuko al dute 3txulotarrek landareak salbatzea?

Traste zaharrak galdara gelara esfortzurik gabe eramateko gailu bat asmatu du 2ttorrek. Hori ikustean, 4rak gailuaren laguntzaz toki batetik bestera joatea erabaki du, eta desagertu egin da. 2ttor eta Xbel haren bila joango dira. Baina non ote dago 4ra? Lortuko al dute 4ra etxera bueltan ekartzea?

Eta, astea ondo amaitzeko, 2ttorrek galdara gelan txoko polit eta lasaigarri bat egin du. Hori bai, beretzat bakar-bakarrik. Xbelek eta 4rak, ordea, txoko polit hori erabili nahi dute; batez ere, sofa berri eta erosoa. Baina 2ttorrek ez die erraz jarriko...

Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!

Ez galdu!