eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Jateko orduan, osasuna kontuan

Osasuntsu bizitzeko gomendioak dakartza '3TXULO' saioak

EiTB.EUS

HIRU3ren eskutik eta Osasun Sailak babestuta, '3TXULO' saioan elikadura osasungarria izateko gomendioak ematen dira, haurren osasuna bultzatze aldera, jaten dugunaren garrantzia azpimarratuta.

  • Jateko orduan, osasuna kontuan!

    Jateko orduan, osasuna kontuan!

HIRU3k eta Osasun Sailak elikadura osasungarria bultzatu nahi dute etxeko txikienen artean. Hori dela eta, bi erakundeek sinatutako lankidetzarako hitzarmenari esker, osasuna bultzatuko da, jaten dugunaren garrantzia azpimarratuta, sarri, hainbat gaixotasun kroniko datozelako jaten dugun horren ondorioz.

Elikadura osasungarriak lagundu egiten du organismoa ongi bideratzen, sasoia ez galtzen edo bere onera ekartzen, eta gaixotzeko arriskua murrizten.

Hala bada, ekimen horri esker, '3TXULO' saioan elikadura osasungarria izateko gomendioak ematen dira, betiere, haurren eta gazteen obesitatean eta gatzaren, gantzen eta azukre erantsien kontsumoaren murrizketan arreta berezia jarrita.

Besteak beste, bideo hauek izango dira ikusgai '3TXULO'n:

-Barazkien garrantzia

-Kañabera azukrea, azukre guztietan osasungarriena

-Digestioa ongi egiteko janaria ongi murtxikatzea beharrezkoa da

-Lekaleak, negurako oso aproposak

-Ondo gosaltzea ezinbestekoa eguna ongi hasteko

-Sasoiko frutak eta barazkiak jan behar dira

-Arraina, gure gorputzerako beharrezkoa

-Gasa duten freskagarriak

-Hamaiketakoa eta merienda ezinbestekoak

-Mendira motxila zerekin eraman

-Ondo jan baina gorputza astindu

Eta gogoratu: Jateko orduan, osasuna kontuan!