eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Aste honetan

2hurri, 3txulotarren lagun berria

EiTB.EUS

4ra oporretan izan da XR12 planetan, eta, konturatu gabe, zerbait ekarri du bere aulkian itsatsita. Arrautza bat dirudi, baina oso arraroa da. Azkenean, izaki bat jaioko da bertatik: 2hurri.

1:30
2hurri, 3txulotarren lagun berria

4ra oporretan izan da XR12 planetan, eta, konturatu gabe, zerbait ekarri du bere aulkian itsatsita. 2ttorrek topatuko du, galdara gelan, 4raren gauzak uztera joatean. Arrautza bat dirudi, baina oso arraroa da. Gero eta handiagoa egiten ari da… Zer arraio da? Oso beldurgarria da.

Egunek aurrera egingo dute, eta arrautzatik zerbait jaioko da. Izaki horrekin topo egiten dutenean, 2ttor eta 4ra ikaratu egingo dira. Estralurtar bat al da? Txintxoa ala gaiztoa izango da? Elkar ulertuko al dute? Betiko geratuko al da 3txulotarren etxean?

Azkenik, 4rak eta 2ttorrek izakiari izena jartzea pentsatuko dute. 2hurri izena jarriko diote, pixka bat bihurria baita.

Ez galdu 2hurri ezagutzeko aukera, lagunok. Sekulakoa izango da!

Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!