3txulo
Aste honetan
2hurrik 3txulotarren egunerokotasuna hankaz gora jarriko du
EiTB.EUS
2hurri apurka konturatzen hasiko da bera ez dela lurtarra, desberdina dela sentituko du, baina 3txulotarrek guztiak berdinak direla erakutsiko diote, desberdintasunean berdinak.


2hurrik 3txulotarren etxean jarraitzen du. Gure lagunen egunerokotasuna hankaz gora jarri du, eta hauek nahikoa lan dute 2hurri ulertzen eta honi erakutsi beharrekoak erakusten.
2hurri apurka-apurka hasiko da konturatzen bera ez dela lurtarra, desberdina dela sentituko du, baina 3txulotarrek guztiak berdinak direla erakutsiko diote, desberdintasunean berdinak.
Baina berdina izanda ere, berak nonbait adiskideak izango dituela pentsatzen hasiko da, eta horrek triste jarriko du. Tristura kentzeko, ordea, ba al da dantza egitea baino gauza hobeagorik?
Ez galdu 2hurri hobeto ezagutzeko aukera lagunok. Sekulakoa izango da!
Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!