eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Aste honetan

2ttor estresatuta egongo da, aste honetan

EiTB.EUS

Bizitza lasai hartzeko esango diote 2ttorri Xbelek eta 4rak, oso urduri baitago. Hori dela eta, 2ttorrek 'esprai mantsotzailea' botako du bere gorputz osoan, eta zeharo lasaituko da, gehiegi.

2:08
'3txulo'

Gauza oso arraroak gertatuko dira, aste honetan, '3TXULO'ko lagunen etxean. Demagun etxeko liburuetatik hizkiak desagertzen direla… Imajinatu liburu batean gure lagunen arbasoak zer izan ziren deskubritzen dutela… zuek uste duzue 2ttorrek ahaztu dezakeela zaborrak zein edukiontzira bota behar diren?

Jakina, egoera horretan ez da harritzekoa 2ttor estresatuta egotea, patxada beharrean egotea! Bizitza lasai, patxadaz hartzeko esango diote 2ttorri Xbelek eta 4rak. Hori dela eta, 2ttorrek 'esprai mantsotzailea' botako du bere gorputz osoan, eta zeharo lasaituko da, gehiegi.

3txulotarren abenturekin dibertitzeko gogoz? Ez ba hutsik egin!

Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!