3txulo
Aste honetan
Etorkizun Doktorearen bisita jasoko dute 3txulotarrek
EiTB.EUS
Gainera, astearen amaieran, sorpresa berezi bat jasoko dute. Norbait ezaguna etxera itzuliko da. Ez galdu '3TXULO', 08:15ean, ETB3n.


Batzuetan kapazak gara munduari bira emateko altxor baten bila, eta ez gara konturatzen, altxorrik handiena gure ondoan dugula, lagunak!
Garai bateko argazki makina eta printzesa bihurtzen diren igelen artean, bisita bitxia jasoko dute 3txulotarren etxean, Etorkizun Doktorearena… Uhm!! Etorkizuna igartzea gustatuko al litzaizueke?
Baina sorpresa handiena astearen amaieran etorriko da… ezetz asmatu nor agertuko den etxera bueltan? Pista bat nahi duzuela? Ea ba… lo zutik egiten duela esaten badizuet? Haserretzen denean lurrikarak sortzen direla… bai? Asmatu duzue?
Ba badakizue, 3txulotarren abenturekin dibertitzeko gogoa baduzue, ez hutsik egin!
Hau guztia eta askoz gehiago, '3TXULO', goizeko 08:15ean, ETB3n.