3txulo
Aste honetan
Izeba Kattalin bisitan etorriko da 3txulotarren etxera
EiTB.EUS
Izeba Kattalinen bisitak hankaz gora jarriko du '3TXULO'ko protagonisten egunerokoa. Besteak beste, 2torrek ohe bat lortu beharko dio Izeba Kattalini.


2hurri joan da, baina 3txulotarrenean beti da sorpresaren bat, haren ordez Izeba Kattalin etorri baitzaigu bisitan. Eta jakina, horrelakoetan etxea hankaz gora. Galdetu bestela 4rari. Sofan lo egin beharrean egon da, eta jakina, ez da oso erosoa. Hori dela eta, 2ttorrek ohe bat lortu beharko dio Izeba Kattalini.
Galdera bat… zuek ezagutzen al duzue 5 segundoen araua? Ez? Aste honetan irakasgai berezia dator horren inguruan eta!
Beste kontu bat, zuek inoiz hautsi al duzue zuena ez zen zerbait? Nahi gabe, jakina. Ez? Bai? Ba horixe gertatu zaie 4ra eta 2ttorri aste honetan. Izebaren… tira, ez dugu ezer gehiago aurreratuko!
3txulotarren abenturekin dibertitzeko gogoz? Ez ba hutsik egin!
Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!