eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Izaro

Izaro

Izaro
Izaro

Izaro Ametsen arreba da. Taldeko matxinatzailea da bera, inkonformista hutsa eta bere ideiengatik borrokatzen duen pertsona.

Bere itxurak kontrakoa irudikatu dezakeen arren, beti zuzen jokatu nahi du eta oso bihotz oneko neska da. Itxura alternatiboa du, piercing-ak erabiltzen ditu eta ile mozketa berezia.

Izaera handiko neska da, agintzailea eta pixka bat basatia. Asko pentsatu gabe esaten ditu gauzak, batzuetan zintzoegi, eta horrek askotan arazo asko ekartzen dizkio. Baina bera ez da inoren aurrean uzkurtzen.

Izugarri maite du bere neba, baina beti katua eta txakurra bezala daude; izan ere, azken finean oso ezberdinak dira.

Bere kanalean aldarrikapenak egiten ditu, beti gai seriotaz ari da eta bisita kopurua berdin zaiola esaten du beti.