eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Amets

Amets

Amets
Amets

Izaroren neba da Amets. Oso despistatua da eta denbora guztian hanka sartzen aritzen da. Gainera, asko hitz egiten du, eta honek bere hanka sartze kopurua izugarria areagotzen du.

Ikasketetan ez da batere ona, baina oso trebea da teknologia berrietan. Beti grabagailua aldean duela ibiltzen da soinu guztiak grabatzen, ondoren nahastu eta abestiak sortzeko. Bilduma arraroak egitea gustatzen zaio.

Mania eta fobia edo ezinikusi asko ditu, adibidez zenbaki bakoitiak gorroto ditu.

Unboxing-ak, challenge-ak… modan dauden gauzak egiten saiatzen da bere kanalean, baina desastre bat izaten dira askotan.