Olentzeroren panpina egiten, ondoren kantatzera irteteko

Horra, horra, gure Olentzero! Eskulanak ataleko bideo honetan, Olentzeroren panpin dotore-dotorea egiteko pausoak erakutsiko dizkizuegu, kantatzera irteten zaretenean, zuekin eraman dezazuen!

Olentzeroren burua egiteko, jarraitu pauso hauei:
1 -Globo bat puztu; hori izango da gure Olentzeroren burua egiteko moldea.
2 - Globoaren gainean, egunkari-paper zatiak itsatsi. Lau geruza paper jarriko ditugu eta lehortzen utziko dugu.
3 - Gogortuta dagoenean, zuriz margotuko dugu eta barruko globoa kenduko dugu.
4 - Ondoren, haragi kolorez margotu eta begiak, ahoa, ilea eta abar egin.

Eta burua amaitutakoan, gorputza egingo dugu:
1 - Olentzerorentzako arropa egokiak aurkitu eta alkandora eta prakak elkarri josi.
2 - Mahuketako eta hanketako zuloak itxi eta arropa egunkari-paper bolaz bete, potolo-potolo jarri arte.
3 - Eskularru batzuk periodiko-paperez bete eta alkandorako besoei lotu.
4 - Galtzerdiak ere paperez bete eta hanketan jarri. Ondoren, abarkak jantziko dizkiogu.
5 - Burua egunkari-paperez bete eta, makila baten laguntzarekin, gorputzaren gainean jarri.
6 - Txapela eta behar dituen apaingarriak jarri, aulki batean eseri eta kalera!

Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak elkarlanean egindako tartea da Eskulanak.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!