Txabola bat egiten!

Aspertuta zaudetela eta ez dakizuela zer egin? Ikasi zuen txabola propioa egiten Eskulanak ataleko bideo honetan eta orduak pasako dituzue han!

Jarraitu pausu hauek:

1 - Lurrean lau arba edo makil luze sartu, lauren artean lauki forma osatuz.
2 - Zutik jarri ditugun arbei, beste lau lotuko dizkiegu briden bidez goiko partetik.
3 - Geratzen diren bi arbekin sabaia egingo dugu, elkarren artean gurutzatuta.
4 - Ondoren, plastiko zatia jarriko dugu sabaia estaltzen eta ongi lotuko dugu bridak erabiliz.
5 - Jarraitzeko, oihal zatia nahi dugun bezala margotuko dugu eta txabolako pareta gisa jarriko dugu.
6 - Eta azkenik, garoa edo orbela jarriko dugu plastikoaren gainean teilatu gisa.

  Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak elkarlanean egindako tartea.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!