Nola egin trapuzko panpina bat etxean

Trapuzko panpina bat egiteko pausoak azalduko ditugu. Horretarako, honako materialak behar dira: kolore bakarreko oihal zati bat, arkatza, guraizeak, orratza, haria, kotoia, errotuladorea eta margoak.

 

1.- Marraztu sortu nahi dugun panpinaren irudia, errotulagailuarekin, kolore bakarreko oihalaren gainean.
2.- Sortutako marrazkiaren kanpotik eta, hiru zentimetrora, errepikatu aurrez egin dugun marrazkia.
3.- Moztu oihala azkena egin dugun marratik hasita.
4.- Bi oihal zatiak bata bestearen gainean jarri eta, barrualdean gelditu den marratik hasita, josi. Hala ere, ez josi panpin guztia, utzi 4-5 hatz sartzeko moduko zulo bat.
5.- Aurrez egindako zulo horretatik sartu kotoia edo, nahi izanez gero, oihal zatiak panpina bete eta forma hartu arte.
6.- Zuloa josi.
7.- Panpina margotu garbitu daitekeen margoen bidez.

Eskulanen atalan, Hiru3k eta Urtxintxa Eskolak egiten dute elkarlanean.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!