Mendian orientatzeko iparrorratza

Mendian orientatzeko iparrorratza egiteko pausoak azalduko ditugu. Horretarako, honako materialak behar dira: Koloretako eva goma edo ebalana, kola, errotuladore iraunkorra, jostorratza, imana, guraizeak eta ontzi bat.

1.- Eva goma orri bat hartu, nahi dugun irudia marraztu eta ebaki.
2.- Jostorratza hartu eta imanarekin igurtzi.
3.- Eva goma zati txikiari jostorratza zeharkatuko diogu, alde batetik bestera.
4.- Sartu urez beteriko ontzian. Eva goma zatia mugitzen hasiko da eta gelditzen denean, orratzaren buruak erakutsiko digu iparra non dagoen.
5.- Errotuladore permanentea hartu eta adierazi lau puntu kardinalak: I, H, M, E.
6.- Iparrorratza apaintzeko, beste eva goma zati bat marraztu, moztu eta itsatsi aurretik egindako zati txikiari.

Eskulanen atalan, Hiru3k eta Urtxintxa Eskolak egiten dute elkarlanean.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!