Etxean geratuko naiz
ARGAZKI ETA BIDEO LEHIAKETA
HIRU3ko argazki eta bideo lehiaketako edukiak, webgunean ikusgai
HIRU3ko bazkideen 100 eduki baino gehiago jaso ditugu dagoeneko. 10 argazki eta bideo bidal ditzakete klubeko kideek eta jasotzen ditugun irudien artean HIRU3ko opari sorta zozkatuko dugu.
-
Elene eta Amaiur Arregi Porras
HIRU3ko kideak konfinamenduan zer egiten ari diren ikusi ahal izateko jarri dugu martxan argazki eta bideo lehiaketa. Klubeko bazkideak animatu dira euren edukiak gure webgunera igotzera.
Oraindik parte hartu ez baduzu, "Etxean geratuko naiz" atari berezian duzu zure irudiak igotzeko formularioa. Gogoratu bazkide bakoitzak 10 eduki igo ditzakela webera; argazki nahiz bideo. Bideoak horizontalean grabatuta igo behar dira. Lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean HIRU3ko opari sorta zozkatuko dugu.
Halaber, era askotako argazkiak iritsi zaizkigu: mozorrotuta, kozinatzen, eskulanak egiten, dantzan, jolasean... Irudimena badaukazue bai, eta egun hauek ahalik eta ondoen pasatzen ari zaretela badakigu. Horiek guztiekin argazki galeria bat osatu dugu.
Hala ere, argazkiez gain, bideoak ere jaso ditugu; hauek ere era guztietakoak: dantzan, animo mezuekin, jolasean... Guztiak webgunean daude ikusgai. Hemen dituzue horietako hiru:
Nikolek eta Josuk ''Alferraren astea'' abestu eta dantzatu dute trikitixaren doinura


Alaiak diskoteka bihurtu du bere etxea


Euskal dantzak eta abesti mordernoa fusionatu ditu Amalurrek

