Etxean geratuko naiz
HIRU3 LOGOAREN MOSAIKOA
HIRU3k bazkideen parte-hartzea eskertzeko logo berezia sortu du
HIRU3 kluba guztiok osatzen dugulako, "Etxean geratuko naiz" lehiaketan jaso ditugun argazkiekin HIRU3ko logo berezia sortu dugu.
-
HIRU3 logoaren mosaikoa
Konfinamendua hasi bezain laster, "Etxean geratuko naiz" argazki eta bideo lehiaketa jarri genuen martxan HIRU3ko bazkideek etxean egiten dutena gainerako kideekin partekatu eta egoera berezi hau nola bizi duten jakiteko.
Lehiaketa erantzun bikaina izaten ari da, eta 547 argazki eta 40 bideotik gora jaso ditugu dagoeneko. Mila esker gure lehiaketan parte hartu duzuen guztioi! Gogoan izan lehiaketa oraindik martxan dagoela eta bertan parte hartzen duten guztien artean, HIRU3ko opari sorta bat zozkatuko dugula.
Jaso ditugun argazkiak eta bideoak "Etxean geratuko naiz" webgune berezian daude ikusgai.
Eskerrak emateko, HIRU3 logoaren mosaikoa
HIRU3 kluba guztiok osatzen dugulako, HIRU3 logoaren mosaikoa egin dugu "Etxean geratuko naiz" lehiaketan jaso ditugun argazki guztiekin. Logoa lehiaketaren webgunean dago ikusgai.
Eskerrik asko HIRU3 klubaren parte zareten guztioi! Denon artean lortuko dugu! Animatu eta izan HIRU3!