eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

X-etxean geratuko naiz-X

X-etxean geratuko naiz-X

Etxean geratuko naiz

ARGAZKI ETA BIDEO LEHIAKETA

Eneritz eta Unai neba-arrebek irabazi dute "Etxean geratuko naiz" lehiaketa

674 argazki eta 40tik gora bideo jaso ditugu lehiaketa berezi honetan. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

  • Eneritz eta Unai Garay Suarez

    Eneritz eta Unai Garay Suarez

3 Ene Kantaken "Eskerrik asko" abestiak dioen bezala, "garai bereziak, ezberdinak" bizi izan ditugu azken hilabeteetan. COVID-19a dela-eta, bi hilabete pasa etxean konfinatuta egon behar izan dugu. Horregatik, itxialdiaren hasieran, "Etxean geratuko naiz" argazki eta bideo lehiaketa jarri genuen martxan HIRU3 klubeko bazkideek etxean egiten zutena guztiokin parteka zezaten.

Lehiaketak erantzun ona izan du: guztira 717 eduki jaso ditugu; 674 argazki eta 43 bideo. Etxean denetarik egin duzuela ikusi dugu: kozinatu, eskulanak eta etxeko lanak egin, etxea garbitu, jolastu, irakurri, mozorrotu... Gainera, animoak ere bidali dituzue "dena ondo aterako da" mezuarekin. Mila esker hilabete ezberdin hauetan etxean egin duzuena guztiokin partekatzeagatik!

Gainera, jaso ditugun eduki guztiak "Etxean geratuko naiz" lehiaketaren webgune berezian daude ikusgai.

HIRU3ko opari sorta bat irabazleentzat

"Etxean geratuko naiz" argazki eta bideo lehiaketan parte hartu duten bazkide guztien artean HIRU3ko opari sorta zozkatu dugu, eta Getxoko Eneritz eta Unai Garay Suarez neba-arrebak izan dira irabazleak. HIRU3ko bi bazkide hauek opari sorta bat eskuratu dute. Zorionak, bikote!

Eskerrak, modu berezian

Gure lehiaketan parte hartu duzuen guztioi modu berezi batean eskerrak eman nahi dizkizuegu. Alde batetik, HIRU3 kluba guztiok osatzen dugulako, jaso ditugun argazki guztiekin HIRU3 logoaren mosaikoa egin dugu. Halaber, astero, eskerrak emateko bideoak egin ditugu lehiaketan jaso ditugun argazki guztiekin.

Logoa eta bideo guztiak "Etxean geratuko naiz" lehiaketaren webgune berezian daude ikusgai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • 3Kluba