gurasoentzako informazioa

3 kluba EITB taldeak haurrentzako edukien inguruan sortu duen komunitate digitala da. ETB-3 telebista katea eta www.eitb.eus/3kluba webgunea izango ditu euskarri nagusi, eta 2000ko hamarkadan Betizu Kluba izan zenaren oinordekoa izango da.

3 kluba, bere euskarriak eta eduki guztiak 0 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta daude. EITB taldeak arreta berezia jarriko du 3 klubeko euskarriak haur eta gaztetxoentzako gune seguruak eta egokiak izan daitezen. Horrela bada, ez da euskarri hauetan adin txikikoentzako egokiak ez diren edukirik jarriko, ezta haietara modu errazean joateko lotura zuzenik ere.

Hala eta guztiz ere, guraso eta tutoreei gomendatzen zaie haurrei modu seguruan nabigatzen irakasteko, datuak emateak dakartzan arriskuei buruzko informazioa emateko, edota, adinaren arabera, haurrarekin batera nabigatzeko.

Bazkide egitea

3 kluba Betizu Klubaren oinordekoa da, eta klubeko kide ziren guztiak komunitate honetako kide izango dira aurrerantzean ere, 15 urte betetzen dituzten arte.

Kide izateagatik, besteak beste, webguneko zozketetan eta lehiaketetan parte hartu ahal izango dute. Eta bestelako abantailak ere izango dituzte, urtebetetzeetan jasotzen duten oparia adibidez.

Bazkide egiteko KIDE EGIN atalean dagoen formularioa bete dezakezue.

Datuen erabilera

3 klubeko kideen datuak datu-base bereizi batean gordeko dira, eta EITB taldea izango da hori kudeatzearen arduraduna. Datu horien erabilera eitb.eus-eko lege-oharrean zehazten dena izango da. Hau da, EITBk datu pertsonalen babesari (DPBL legea) eta adingabekoen babesari dagozkien legedia betetzeko konpromisoa hartzen du.

Datu horiek komunitateko kideekin harremanetan jartzeko erabiliko dira batik bat: ekimen berriak martxan jarri direla jakinarazteko, zozketaren batean irabazle suertatu dela esateko, eta abar. Konfidentzialki erabiliko dira kasu guztietan, eta inoiz ez zaizkio EITBtik kanpoko hirugarren bati utziko.

Haurrak 15 urte betetzen dituen egunean, 3 klubeko kide izateari utziko dio, eta hala jakinaraziko zaio. Ondorioz, bere datuak ezabatu egingo dira datu-base honetatik.

Harremanetarako

3 klubeko komunitateari buruzko edozein zalantza, galdera edo iradokizun izanez gero, honako bide hauek dituzue harremanetarako:

  • 3kluba@eitb.eus helbide elektronikoa
  • 94 656 31 22 telefono zenbakia
  • Eskutitz bat idaztea honako helbide honetara:
    3Kluba
    Miramon pasealekua, 172
    20014 Donostia (Gipuzkoa)

Laguntza

  • Ohiko galderak

    Ohiko galderak

    3 klubari buruz gurasoek egiten dituzten galdera ohikoenak eta horien erantzunak.

Madres y padres Información en castellano sobre 3 kluba para… Madres y padres