eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Gurasoen txokoa

Olentzeroren etorrera

Olentzeroren desfileak euskal hiriburuetan

Abenduaren 24an, Euskal Herriko txoko guztietara helduko dira Olentzero eta Mari Domingi, umeen eskari guztiak betetzeko asmoz.

  • Olentzero eta Mari Domingi

    Olentzero eta Mari Domingi

Euskal Herri osoko umeei milaka opari ekartzeko jaitsiko da Olentzero mendiko etxetik. Laguntzaileak ere izango ditu lana egin ahal izateko, tartean Mari Domingi bere lankide eta lagun mina. Txoko guztietara heldu beharko dira umeen eskakizun guztiei erantzuna eman ahal izateko. Aurretik, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako auzo, herri eta hirietan egingo dituzten kalejiretan izango da Olentzero.

Eguberriko afariaren aurretik, abenduaren 24an, ume eta gurasoek Olentzero jarraituko dute Euskal Herriko hiri eta herrietan egingo dituzten kalejiretan. Olentzerori bere abestia kantatuko diote desfileetan.

Kalejirak hiriburuetan

Abenduaren 23an, Olentzero bere etxetik Bilbora abiatuko da bere lan-talde osoarekin. Moyua plazatik Arriagarainoko ibilbidea egingo du Mari Domingi eta galtzagorriez lagunduta. Arriagako plazara iristean, bertaratzen diren herritarrek, lamiek eta galtzagorriek eskainiko dizkioten abestiak entzungo dituzte. Olentzeroren etorrera 2012 arratsaldeko 19:00etatik aurrera, zuzenean jarraitu ahal izango dugu Hiru3 komunitatean.

Donostian, abenduaren 24an, arratsaldeko 18:00etan hasiko da desfilea, Boulevard kalean. Hernani, Loyola, Arrasate, Getaria, Askatasuna, Txurruka eta Elkano kaleetatik joango dira, berriz Boulevard kalera 19:00ak aldera iritsi arte.

Gasteizen, Iparralde Gizarte Etxean hasiko da kalejira egun eta ordu berean, eta Legutianoko atetik; Frantzia, Bake eta Olagibel kaleetatik eta Espainia plazatik igaroko dira. Udaletxeko balkoi nagusitik (Espainia plaza) Olentzeroren agurra izango dugu.

Iruñean Iturralde y Suit kalean hasiko da kalejira eta Conde Rodezno, Paulino Caballero, Cortes de Navarra, Carlos III, Duque de Ahumada, Espoz y Mina, Pza. Castillo, Chapitela, Mercaderes, Estafeta eta Amaya kaleetatik pasatuko da, Iturralde y Suit kalera iritsi arte.

Baionan, abenduaren 22an iritsiko da Olentzero, 15:30ean, Chaho-Pelletier kaian. Desfilea egingo dute Euskal Museoraino ikastoletako haurrekin. Donibane Garazira, aldiz, goizeko 11:00etan helduko da.

Olentzerori buruz informazio gehiago izateko, sar zaitez Hiru3 Komunitateak sortutako Olentzeroari buruzko atal berezian.