Gurasoen txokoa
Facebookek pribatutasun aldaketak egin ditu
Facebookek hiru ataletan zatitu du pribatutasuna: nork ikus ditzake nire gauzak, nor jar daiteke nirekin harremanetan eta nola galaraz dezaket eragozten nauena.
Ikusi dituzue Facebookek egin dituen pribatutasun aldaketak? Txema Gonzalezek, didaknet webguneko adituak, honen inguruan idatzi du aste honetan.
2012a amaitu baino lehenago Facebookek aldaketa berriak egin zituen pribatutasun atalean. Egun batetik bestera, giltzarrapo txiki bat jarri zuen 'Hasiera' eta izartxoaren artean. Pribatutasun konfigurazioaren zuzeneko atzipen bat da, aldaketa batzuekin eta ulerterrazagoa.
Facebookek hiru ataletan zatitu du pribatutasuna. Alde batetik Nork ikus ditzake nire gauzak? dugu. Bertan, zure argitalpenen pribatutasuna, zein argazkietan etiketatuta zauden eta zure profila nola ikusten duten kontrolatu dezakezu.
Nor jar daiteke nirekin harremanetan? bigarren atala da. Bertan, noren mezuak jaso nahi dituzun aukeratu dezakezu.
Azkenik, Nola galaraz dezaket eragozten nauena? atalean, edonor blokeatu ahal duzu bere laguna ez izateko.