eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Ikuskizun bereziak

Ikuskizun bereziak

2016/12/14

09:46

Ikuskizun bereziak

Donostian eta Iruñean

3TXULOk ikuskizun bereziak eskainiko ditu Gabonetan!

EiTB

3txulo ikuskizun bereziak izango ditugu gabonetan, abenduaren 29an Kursaalen eta abenduaren 30ean Baluarten. Sarrerak 2 eurotan daude salgai aretoetako webguneetan.

0:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Dagoeneko ondotxo dakizuenez, aurten urtea modu paregabean agurtuko dugu, gabonetan 3TXULO ikuskizun bereziak izango baititugu Donostian (Kursaalen), abenduaren 29an, eta Iruñean (Baluarten), abenduaren 30ean. Ekitaldi biak 18:00etan hasiko dira, eta 4ra, 2ttor, Xbel, izeba Kattalin eta Gorritxo gure lagunen eskutik, istorio politak entzungo dituzue, 3TXULOko kanta ezagunak abestuko dituzue, eta sorpresaz betetako ikuskizuna izango da!

Kursaalen: 3txulotarrak eta… Nork hustu du kantauri itsasoa?

Hau ezustea! 3txulotarrak Donostiara etorri eta Kantauri itsasoa hustu dela? Zerbait egin beharko dute, ezta? Jakina baietz! Lasai egon gaitezke! 2ttor joan omen da guztia konpontzera! Eta 2ttor konpontzera joan bada… nor da 2ttorren itxura duen hori? Ai ene! Esango nuke hau ere Izeba Kattalinerekin baduela zerikusia!

Zatoz! Zuk lagunduko al diezu 3txulotarrei Kantauri itsasoa berriro urez betetzen?

Baluarten: 3txulotarrak eta Euskararen altxorra!

50 urtero 2ttorrek ardura bat dauka, denboran atzera joan eta liburu garrantzitsu bat zaindu eta garbitu. Oraingoan ere egin du, baina ezuste batean… desagertu egin da! Non da? Nork lapurtu du? Zer egingo dute liburua berreskuratzeko? 4rak, Xbelek eta 2ttorrek zure laguntza beharko dute abentura berri honetan? Prest zaude? Izeba Kattalinek lagundu? Izeba Kattalin zenbat eta urrutiago hobe! Etorri eta ikusi bestela!

 

Gainera, Kursaalen zein Baluarten, horrenbeste maite dituzuen pertsonaiekin argazkiak ateratzeko aukera izango duzue. Primeran ibiliko gara denok elkarrekin!

Sarrerak bi euroan izango dira salgai, Kursaalen eta Baluarteren webguneetan. Gainera, sarrera batzuk zozkatuko ditugu HIRU3ko kideen artean ere. Adi egon!

Dakizuenez, 3TXULOtar pertsonaia maitatuen abenturak eta elkarbizitzaren gorabeherak ezagutzeko aukera duzue ETB3n egunero (goizean, eguerdian zein gauean). Orain, beraiekin egoteko aukera eta ikuskizuna bertatik bertara ikusteko aukera paregabea ere izango duzue.

Donostian eta Iruñean dugu hitzordua. Ez hutsik egin!

 

 

 

>