eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Ikuskizun bereziak

Ikuskizun bereziak

Ikuskizun bereziak

3TXULO ikuskizun bereziak

3TXULO ikuskizun bereziak ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean

Abenduaren 29an eta 30ean, Donostian eta Iruñean egindako ikuskizun bereziak telebistan ikusteko aukera izango duzu.

Gabon hauek oso bereziak izan dira 3TXULO saio bereziak egon baitira Donostiako Kursaalen eta Iruñeko Baluarten. 4ra (Amancay Gaztañaga), 2ttor (Iker Galartza), Xbel (Zuriñe Hidalgo), izeba Kattalin (Libe Aranburu) eta Gorritxo pertsonaiak protagonista izan dituzten ikuskizun hauek oso arrakastatsuak izan dira. Izan ere, '3txulo'ko kanta ezagunak abestu eta abentura zoragarriak bizi izan dituzte ekitaldi horietan.

3txulotarrak eta… Nork hustu du Kantauri itsasoa? ikuskizuna izan da Donostiako Kursaalekoa. Itsasoa hustu dela eta, '3txulo'ko pertsonaiak arazoa konpontzen saiatu dira.

Iruñeako Baluarten, berriz, 3txulotarrak eta… Euskararen altxorra! eskaini zen. 50 urtero 2ttorrek ardura bat dauka, denboran atzera joan eta liburu garrantzitsu bat zaindu eta garbitu. Ezuste batean, desagertu egin zen liburua eta 4rak, Xbelek eta 2ttorrek ikusleen laguntza behar izan zuten abentura berri horretan.

Telebistan egun hauetan ikusi ahal izango dira:

ETB1

Urtarrilak 4, eguerdiko 13:00etan, Kursaaleko ikuskizuna, hau da, Nork hustu du Kantauri itsasoa?

Urtarrilak 5, eguerdiko 13:00etan, Baluarteko ikuskizuna, hau da, 3txulotarrak eta... Euskararen altxorra!

ETB 3

Urtarrilak 6, Kursaaleko eta Baluarteko ikuskizunak arratsaldeko 16:00etan hasita, hots, Nork hustu du Kantauri itsasoa? eta 3txulotarrak eta... Euskararen altxorra!

Urtarrilak 7, goizeko 10:00etan, Kursaaleko ikuskizuna, hau da, Nork hustu du Kantauri itsasoa?

Urtarrillak 8, goizeko 10:00etan, Baluarteko ikuskizuna, hau da, 3txulotarrak eta... Euskararen altxorra!