'Izar bila' lehiaketako oinarriak | EITB Izar Bila

Izar-bila

ONARRIAK

  1. Deialdia

    Hiru3 komunitatea izar gazteen bila dabil eta lehiaketa bat antolatu du horretarako. Malabareak egiten, abesten, dantzan, skatean, antzezten, breakdance egiten, biziketa-trialean, graffitiak egiten, musika tresna bat jotzen edo bestelako edozer gauza harrigarri egiteko gai baldin bazara, hau da, zure lehiaketa.

  2. Helburua

    Lehiaketaren helburua haurrek edozein ekintza fisiko egiteko duten gaitasuna eta ekimen publikoetan parte hartzea bultzatzea da. Guztia inguru entretenigarri eta esperimental batean jorratuz.

  3. Parte hartzeko baldintzak
    • Lehiaketan parte hartzeko 14 urtetik beherakoa izan behar da eta beharrezkoa izango da gurasoen baimena izatea.
    • Parte hartzaile bakoitzak landuko duen ekintza erabat librea izango da. Edozer disziplina aukeratu daiteke norberaren gaitasunak erakusteko.
    • Bakarka edo talde txikietan hartu ahal izango dute parte. Gehienez, lau laguneko taldeak onartuko dira.
  4. Bideoak igotzea
    • Lehiaketan parte hartzeko norberaren gaitasuna erakutsiko duen bideo bat igo behar da eitb.com/hiru3 atariak horretarako jarritako gune berezian. Bideoek baldintza hauek bete beharko dituzte:
      • .avi, .3GP, .mov, .mp4, .mpeg, .flv, .mkv formatuak onartuko dira.
      • Pisuz 2KB baino gehiago eta 2GB baino gutxiago izan behar dituzte.
      • Iraupena 5 minutu baino gutxiagokoa izan behar da.
    • Horrekin batera, honako datu hauek eskatuko dira: parte hartzailearen izen-abizenak; adina; herria; zer egitea aukeratu duen; aita, ama edo tutorearen e-posta helbidea eta kontakturako telefonoa.
    • Bideoa jaso ondoren, e-posta bat helaraziko zaio haurraren guraso edo tutoreari lehiaketan parte hartzeko baimena eskatuz, eta e-posta horri erantzuten dioten gurasoen seme-alabek soilik hartu ahal izango dute parte lehiaketan.
    • Lehiaketara iritsitako bideoak eitb.com/hiru3 atarian eta ETB-3 telebista katean emititu ahal izango dira.
  5. Botoa emateko fasea

    Jasotako bideo guztien artean, 15 interesgarrienak aukeratuko ditu EITBko kideek osatutako epaimahai batek. Eta horien artean, gehien gustatzen zaiena aukeratu ahal izango dute Hiru3 komunitateko kide diren haurrek. Boto gehien jasoko dituzten bost lehiakideak finalera pasako dira.

  6. Finala
    • Finala Hiru3 jaiaren barnean ospatuko da, ekainaren 16an, Bilboko La Casilla aretoan. Bertara iristen diren bost lehiakideek oholtza gainean erakutsi beharko dituzte euren gaitasunak.
    • Eta horien arteko irabazlea nor den jaian bertan dauden ikusleek erabakiko dute txaloen bidez. Horretarako txaloak neurtzeko sistema bat ezarriko da. Sistema horren arabera, zarata edo txalo gehien jaso dituen emanaldia egin duen parte hartzailea izango da Izar bila lehiaketako irabazlea.
    • Ekitaldi hau, hala erabakitzen bada, eitb.com/hiru3 interneteko atarian edo telebistan emititu ahal izango da.
    • Finalean izango duten parte-hartzetik eratorritako eskubideen lagapena ahalbidetzeko asmoz, finalista bakoitzak nahitaezko eskubide lagapen dokumentua izenpetu beharko du.
  7. Epeak
    • Apirilaren 16tik maiatzaren 23era bideoak jasoko dira.
    • Maiatzaren 24etik ekainaren 7ra gustukoena aukeratu ahal izango dute Hiru3 komunitateko kideek eitb.com/hiru3 atarian.
    • Ekainaren 16an, finala jokatuko da.
  8. Sariak
    • Sari nagusia lau lagunentzako (2 heldu eta 2 haur) Costa Dauradan aste beteko egonaldia izango da. Horrez gainera, Port Aventura Parkerako bi egunetarako sarrerak izango ditu irabazleak. Bidaia behe-denboraldian egitekoa izango da. Guztia, Eroski Bidaiak enpresak eskainita. Hala eta guztiz ere, sariaz gozatzeko nahitaezkoa izango da irabazaleak indarreango legediak sarientzat ezarritako erretentzioari aurre egitea.
    • eitb.com/hiru3 atarian botoa emango duten Hiru3ko kideen artean ODYS MC-A8 markako bost bideokamera zozkatuko dira.
  9. Datu pertsonalen tratamentua
    • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EITBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.
    • Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zer datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.
    • Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
    • Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez. Gutunazalean "Izar Bila lehiaketa, Hiru3 komunitatea" erreferentzia jarri eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.
    • Lehiaketa honetan parte hartzeko bere datu pertsonalak ematen dituen parte-hartzaileak datu pertsonalen tratamenduari buruzko lege ohar honen testu osoa irakurri eta ulertu duela adierazten du eta onartu egiten du bai tratamendu hori bai lehiaketaren oinarrietako eduki osoa.
  10. Oinarriak onartzea

    Taldearen Ordezkariak eta parte-hartzaileek lehiaketaren oinarri guztiak beteko dituztela onartzen dute espresuki. Guztiak www.eitb.com/hiru3 gunean izango dira ikusgai. Bertan jasotako baldintzetako bat ez betetzeak lehiaketa honetatik kanpo geratzea ekarriko du zuzen-zuzenean.

    Lehiaketa honetako parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik besterik gabe, onartu egiten dituzte horren oinarri eta baldintza guztiak.

  11. Komunikazioak

    Galderaren bat egiteko edo oinarri hauetan ezarritako arauak urratu direla salatzeko edo beste edozertarako, parte-hartzaileek gutuna bidali ahal dute EITBren egoitza sozialera, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilbo helbidera, Izar Bila Hiru3 lehiaketa erreferentzia jarrita. Edo hiru3@eitb.com helbide elektronikora ere idatzi daiteke.

  12. Aldaketak

    Aurretik ikusi ez den eta oinarrietan jasota ez dagoen ezer gertatuz gero, Hiru3 komunitateak lehiaketaren baldintzak aldatzeko eskubidea izango du, erantzukizunik bere gain hartu gabe, ezinbestekoa bada edo bere kontrolpean ez dagoen ezer gertatzen bada.

  13. Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua

    Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.

Igo bideoa