eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2015/11/13

16:08

Jaialdia

Magia, umorea....

Sarrerak agortuta daude

EiTB

Abenduaren 19an Euskalduna Jauregian, eguerdiko 13:00etan.  Zuri, Tor magoa eta Gorritxo egongo dira berton. Magia, umorea eta abestiak izango dira protagonista

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hiru3 jaialdia sorpresaz beterik etorriko da aurten. Abenduaren 19an Euskalduna Jauregian, eguerdiko 13:00etan, ospatuko den jai honetara etorriz gero oso ondo pasatuko duzu. Sorgintxuloko pertsonaiak egongo dira berton, Zuri, Tor magoa eta Gorritxo. Baina ez dira bakarrak izango! Gorritxoren lehengusua ezagutuko dugu eta ezusteko bisita ere izango dugu. Magia, umorea eta abestiak izango dira protagonista jaialdi honetan.

Gainera Shin Chan eta Doraemon ere bertatik ibiliko dira eta umeek eta gurasoek argazkiak atera ahal izango dituzte beraiekin.

Gabonetan, abenduaren 24ean, ikuskizuna telebistan emango da.  ETB1en arratsaldeko 16:00etan izango da eta ETB3n 11:00etan, 14:30ean eta 18:00etan.

Animatu eta etorri, ederto pasatuko dugu eta!

  • ;