eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Jaialdia

Jaialdia

Jaialdia

Ikuskizuna

Hiru3 jaialdia ospatu dute, Euskalduna jauregian

Hiru3

ETBko 'Sorgintxulo' saioko Zuri, Tor eta Gorritxo ere egon dira, osagai nagusi musika, umorea eta magia izan dituen ikuskizunean.

0:45

Hiru3 jaialdia sorpresaz beterik etorri da aurten. Gaur ospatu da, Bilboko Euskalduna jauregian, eta ETBko 'Sorgintxulo' saioko Zuri sorgina, Tor magoa eta Gorritxo galtzagorria ere egongo dira bertan, osagai nagusi musika, umorea, magia eta opariak izan dituen ikuskizunean.

Hiru3 komunitatearen urteko hitzordu nagusia jaialdi eta ikuskizun bilakatu da aurten. Abestiak, magia eta umorea izan ditu osagai nagusi, eta sorpresak ere egon dira. Gorritxoren lehengusua ezagutu dute bertaratu direnek, eta ezusteko bisita ere izan dute.

Shin Chan eta Doraemon ere bertatik ibili da, eta umeek eta gurasoek argazkiak atera ahal izan dituzte beraiekin.

Euskaldunako jaialdian egoteko aukerarik izan ez dutenek, telebistan ikusteko aukera izango dute abenduaren 24an, ETB1en, 16:00etan, eta ETB3n, 22:00etan. Abenduaren 25ean, berriro izango da ikusgai ETB3n, 10:00etan.

Caixabank eta Eroski ez ezik, Euskaltel, Bizkaiko Foru Aldundia eta Look Internacional ere izan dituzte lagun Hiru3 jaia antolatzeko lanetan.

Caixabankek itsulapiko digitalak oparitu dizkie bertara joaten diren haur guztiei, eta Eroskik, berriz, izar solidarioak. Izar Solidarioa elkartasun kanpainaren barruan, euro baten truke saldu dituzte izarrok; horrela, batu duten dirua ACNUR gobernuz kanpoko erakundeari emango diote, Siriako errefuxiatuei laguntzeko.