eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Lur eta Amets, hau bai abentura!

Lehiaketa

"Lur eta Amets, hau bai abentura!" saio berria, astelehenetik ostegunera, ETB1en

EiTB

Biki bihurri hauek aurkeztuko duten tarteak marrazki bizidunak eta familia lehiaketa uztartuko ditu. ETB1en 21:00etan izango da ikusgai, eta ETB3n 15:30ean.

  • "Lur eta Amets, hau bai abentura!"

    "Lur eta Amets, hau bai abentura!". ETBren bideo batetik hartutako irudia

Estreinatu da "Lur eta Amets, hau bai abentura!" saioa. Biki bihurri hauek aurkeztuko duten familia lehiaketa astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, 21:00etan ETB1en, eta ETB3n 15:30ean.

Gauero, Lur eta Amets amonaren ganbaran elkartuko dira, ondoren eskainiko diren marrazki bizidunak aurkezteko. Jarraian, lehiaketa egingo dute eguneko gonbidatuekin. Bi helduk eta bi umek ikusitako animaziozko kapituluaren inguruko galderak, jolasak, ekintzak eta probak gainditu beharko dituzte.

Hortaz, marrazki bizidunen atal bakoitzean landutako garai historikoa hobeto ezagutzeko honako probak egingo dituzte:

· Mimika: garai historikoarekin lotuta dagoen zerbait mimika bidez adierazi behako du taldeko partaide batek eta besteek asmatu.

· Marrazketa: garai historikoarekin erlazionatutako objektu edo egoera bat marrazkien bidez adierazi beharko du taldeko partaide batek eta besteek asmatu.

· Galderak: garai historikoarekin lotuta dauden galderei erantzun beharko diete partaideek.

· Esamoldeak: kapituluan agertzen diren esaldi batzuk euskaraz beste modu batera nola esango liratekeen asmatu beharko dute partaideek.

"Lur eta Amets, hau bai abentura!" lehiaketa berria astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.