eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

X-mustangs miragarriak-X

X-mustangs miragarriak-X

Mustangs miragarriak

Estreinaldia

"Mustangs Miragarriak" gazteentzako telesailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Marnie futbolean jokatzen hasteko irrikitan dago, baina entrenatzailerik gabe, uniformerik gabe eta jokalaririk gabe, neskek taldea osatu ahal izango dute?

  • "Mustangs Miragarriak" australiar telesailaren irudia

    "Mustangs Miragarriak" australiar telesailaren irudia

Gaur gauean, EITBk "Mustangs Miragarriak" komedia dramatikoa estreinatuko du. Herriko futbol klubean emakumezkoen lehen taldea sortzea erabakitzen duen neska talde baten bizipenak izango ditu ardatz nagusi gaztetxoentzako telesail berriak. Hasieratik oztopo ugari aurkituko dituzte, baina aurreikuspen guztien aurka, elkartuta mantenduko dira eta banan-banan gaindituko dituzte klubak, mutilek edo aurkariek jarriko dizkieten erronka guztiak. Talde hasiberri honek arrakastaz amaituko ote du bere lehen denboraldia? Australiatik datorren fikzioa ostiralero izango da ikusgai, 21:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en; eta larunbatetan, 15:30ean, ETB3n.

Futbol denboraldia hastear dago, eta Marnie aurrelaria eta Liv bere lagunik onena entrenatzen hasteko irrikan daude. Baina sortu berri duten nesken taldeak arazo asko izango ditu hasieratik: ez dute uniformerik, ez dute aldagelarik, ez dute taldea osatzeko jokalari nahikorik eta Jen entrenatzaileak, Marnieren amak, ez du inolako esperientziarik. Neskek buru-belarri jardun beharko dute egoerari buelta emateko.

'Mustang Miragarriak' australiar telesailaren irudia.

'Mustang Miragarriak' australiar telesailaren irudia.

"Mustangs Miragarriak", ostiral gauero ETB1en eta eitb.eus-en; eta larunbatetan, ETB3n.