Olentzero ipuinak |EITB Olentzero
3kluba
Opariak ez dira zertan handiak edo garestiak izan behar. Urbik eta Antxusek, mota askotako opariak egin daitezkeela erakutsi digute ipuin eder honekin. Ez galdu!
Ipuin honetako untxiak komunera joan beharra dauka, baina guztiak okupatuta daude. Lortuko ote du komunera joateko gogoari eustea komun bat libre topatu arte?
Hondartzako egun eguzkitsua eta lasaia da Udalde Badian, eta bapatean, untxi txolin talde batek gidatutako txalupa batek izua piztuko du, ziztu bizian doaz ta, azkarregi. Nora ote doaz baina horren abiadura bizian?
Marjorie behia ez da batere berezia sentitzen. Goiz batean, baina, Marjorie zur eta lur geldituko da, izan ere, arrautza bat errun du! Baina, barruan dagoen kumea Marjorierena ote da benetan?
Gekoak oihartzuna entzun zuenekoa
Goldy izena duen geko txiki batek, ospe handiko artista izan nahi du. Eguna antzezten ematen du, baina, ipuin honekin ikasi dugunez, edonolakoa dela ere aukeratzen dugun bidea, beti komeni da oihartzuna entzutea. Izan ere, emandakoa jasotzen dugu!
3kluba
Haize bolada batek kromo bat kenduko dio eskutik Kattari, eta, kromo galduari segika, basamorturaino helduko da Sarerekin batera. Zer abentura biziko ditu basamortuan barrena?
Olbap mutikoa Irulegiko herrixkan bizi zen, mendi hegaleko etxe batean. Errementaria zen bere aita, eta haren tailerrean brontzez egindako esku batean hitzak eraiki zituen; idatzi zuen lehen hitza 'Sorioneku' izan zen.
Mari sorgin dibertigarria gaztelu zahar eta sorgindu batean bizi da. Bere erratz hegalariaren gainean munduari bira ematen dio ziztu bizian. Halako batean, baina, ahots batek bere zeregina etengo du. Noren ahotsa ote da?
Bakarti samarra da Peru sagutxoa, bere kasa ibiltzea du gustuko. Baina, halako batean, ezusteko gonbidatu bat etorriko zaio afaritara. Konturatuko ote da pozgarria izan daitekeela tarteka afaria partekatzeko lagun bat izatea?
EITB PODKAST
Entzun aita-semeek kontatutako pasadizo animatuak; bien artean ahotsak eta soinu-efektuak jartzen dizkiete istorioei.