eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Olentzero

Olentzero

Olentzero

Emanaldi berezia

Olentzeroren etorrera, Bilbotik, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Andoni Mutiloak eta Joseba Olagaraik gidatuko dute emanaldi berezia 18:30ean webgunearen bidez eta, telebistan, 21:00etatik aurrera.

0:18

Gaur, Olentzeroren etorrera eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek. eitb.eus-en zuzenean izango da emanaldia 18:30ean hasita. Ondoren, ETB1en, 21:00etatik aurrera izango da ikusgai.

Olentzerok, Mari Domingi, galtzagorriak, lamiak eta beste zenbait lagunekin batera, Bilboko kaleak zeharkatuko ditu asteazken arratsaldean. EiTBn, Andoni Mutiloak eta Joseba Olagaraik emango dute txangoaren berri. Gainera, 'Gu Ta Gutarrak' saioko lehiakideak izango dituzte gonbidatu eta Itziar Urtasun Bilboko jaietako zinegotziarekin ere arituko dira.

Egun horretan bertan, goizean, dena den, Olentzero Bilboko EiTBko egoitzan ere izango da haurren gutunak jasotzen 12:00etatik 14:00etara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista