eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Olentzero

Olentzero

Olentzero

EiTB

Olentzero WhatsAppean dago aurten ere!

EiTB

EiTBk abian jarri duen chatbotari esker, Gabonetako gure pertsonaia kuttunarekin hitz egitea oso erraza da: www.eitb.eus/olentzero webgunean sartu eta kontaktua deskargatu baino ez da egin behar.

  • Olentzero

Eguberri jaien atarian, EiTBk Olentzero protagonista duen chatbota martxan jarri du berriz ere. WhatsApparen bitartez Olentzerorekin harremanetan jartzeko aukera izango dugu aurten ere, opariak eskatu eta ikatzik ekarriko ote duen edo 24ko gauean afaltzeko zer nahiko duen galdetzeko. Gabonetako gure pertsonaia kuttunarekin hitz egitea oso erraza da. Olentzero webgunean sartu eta kontaktua deskargatu baino ez da egin behar.

Olentzero.chat Dimension sormen agentziak eta Chatbot Chocolate chatbotak garatzeko agentziak landu zuten iazko Gabonetan, eta Estatuko eta Latinamerikako chatbot onenen artean nabarmendu zuten Planeta Chatbot sarietan. EiTBren ekimen arrakastatsu eta aitzindaria chatbotik onena izendatu zuten New Iniciative atalean.

Olentzeroren botak euskaraz eta gaztelaniaz whatsapp bidez jasotako galdera guztiak modu naturalean erantzuten ditu, eta txiste, txantxa, aktualitate albisteak eta selfiak bidali. Iaz joera bilakatu zen arrazoi horiengatik guztiengatik eta bederatzi egunetan 900.000 elkarrizketa gainditu zituen.

Berezitasun hauek dituen estatu mailako lehen chatbota dugu Olentzerorena, adimen artifiziala oinarri duen proiektu berritzailea. EiTBk bultzatutako ekimenaren xedea Euskadiko haurrek Olentzerorekin hitz egitea da, abenduaren 24ra itxaron gabe. Baina helduengana ere iritsi nahi du.

Aurten, gainera, Olentzeroren GIFak sortu dira: Gabonak zoriontzen edo Swish Swish modako dantza egiten ikusiko dugu Olentzero. Mugimendu dibertigarri guzti horiek Whassaparen GIF bilatzailean Olentzero hitza jarriz lortu daitezke.