eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Olentzero

Olentzero

Olentzero

Olentzero WhatsApp-ean

Olentzerok 285.000 elkarrizketa baino gehiago izan ditu WhatsApp bidez

EiTB

Gainera, Olentzeroren GIF-ak biralak bihurtu dira 1.500.000 ikustaldirekin.

  • Olentzero eta Mari Domingi

Olentzero protagonista duen chatbota arrakasta handia lortzen ari da aurten ere. Abenduaren 14an abian jarri zenetik, 285.000 elkarrizketa baino gehiago erantzun ditu 7.122 erabiltzailerekin. Gainera, Olentzeroren GIF-ak biralak bihurtu dira 1.500.000 ikustaldirekin.

Olentzero 150 whatsapp ari da jasotzen segunduko bataz beste, eta orain arteko datuak kontutan, iazko markak gainditze bidean da, 57.882 elkarrizketa gehiago izan baititu. EiTBren ekimenak estreinaldi arrakastatsua izan zuen iazko Gabonetan, milioi bat elkarrizketa baino gehiagorekin.

Gabonetako gure pertsonaia kuttunarekin hitz egiteaz gain, haren GIF-ak ikusteko aukera ere eskaintzen du aurten chatbotak. Gabonak zoriontzen edo Swish Swish modako dantza egiten ageri da Olentzero. Irudiok milioi eta erdi ikustaldi baino gehiago izan ditu kanpaina hasi zenetik.

Elkarrizketa gehienak euskaraz izan dira. Hiztegiari dagokionez, 11.063 erantzun ezberdin eman ditu Olentzerok, iaz epe berean baino 3.253 gehiago. Horrez gain, www.eitb.eus/olentzero webguneak 14.738 erabiltzaile bakar izan ditu oraingoz.

Berezitasun hauek dituen estatu mailako lehen chatbota dugu Olentzerorena. Euskaraz eta gaztelaniaz whatsapp bidez jasotako galdera guztiak modu naturalean erantzuten ditu, eta txiste, txantxa, aktualitate albisteak eta selfiak bidali.

Olentzero.chat Dimension sormen agentziak eta Chatbot Chocolate chatbotak garatzeko agentziak landu zuten iazko Gabonetan, eta Estatuko eta Latinamerikako chatbot onenen artean nabarmendu zuten Planeta Chatbot sarietan. EiTBren ekimen arrakastatsu eta aitzindaria chatbotik onena izendatu zuten New Iniciative atalean.