Parte hartzeko azken eguna:2019/05/14

Baditugu Basque Team kirolarien eskutik kirol-anitzeko jardunaldia egiteko irabazleak!

Baditugu Basque Team kirolarien eskutik kirol-anitzeko jardunaldia egiteko irabazleak!

30 umek ikasteko eta entrenatzeko aukera izango dute Basque Team-eko kirolariekin, Faduran (Getxo), maiatzaren 18an egingo den kirol-anitzeko jardunaldian. Bada, Hiru3ko kideen artean ekimenerako 15 sarrera bikoitz zozkatu ditugu.

Maiatzaren 18an, Faduran (Getxo) kirol-anitzeko jardunaldia ospatuko da Basque Team-en eskutik, eta 30 umek ikasteko eta entrenatzeko aukera izango dute Basque Team-eko kirolariekin.

Alberto Iñurrategi alpinistak, Nerea Agirre errugbi jokalariak, Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak eta Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak, Basque Teameko kirol teknikariek lagunduta, kirolen nondik norakoak azalduko dizkiete eta zuzenean erakutsiko diete nola jarri praktikan, 10:30etik 12:30etara. Haurrek Basque Team-eko oparitxoa jasoko dute gainera.

Bada, ekimen horretara joateko 15 sarrera bikoitz zozkatu ditugu (irabazle bakoitzak bi sarrera jasoko ditu, beste laguntxo batentzat edo neba-arrebarentzat).

Basque Team 2020 bideoklipa

Oharra:

-6 urtetik gorako haurrentzat da

-Gurasoak ez dira kirolgunera sartuko, umeak behin han utzita, horietaz arduratuko diren zaintzaileak izango dira kirolgunean

-Basque Team-ek jarriko du hamaiketakoa

-Haurrek aldatzeko arropa ekar dezakete instalazioetan bertan dutxatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • AMETS BAHAMONDE BRINGAS
  • ANDER URIARTE KAREAGA
  • ARITZ BENGOETXEA SAINZ DE MURIETA
  • CSABI COT URIBE
  • IBONE GARMENDIA FERNANDEZ
  • IRAIDA MAUDO MARTINEZ
  • IZARO MALDONADO GANA
  • IZARO MALUMBRES ZENON
  • JARE ITURRIAGAETXEBARRIA ELORZA
  • KIMETZ CARCOBA GAMINDE
  • LEXURI REGULEZ ARANAGA
  • MAXO CASTIELLA DADDO
  • NAIA GALVEZ MANRIQUE
  • OIER UGARTE ETXEGARAI
  • PEIO LEUNDA MAGAZ
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!