Parte hartzeko azken eguna:2020/09/22

BreakOnStage jaialdira joateko sarrerak zozkatu ditugu!

BreakOnStage jaialdira joateko sarrerak zozkatu ditugu!

BreakOnStage irailaren 26an ospatuko da Bilbao Arenan eta bost sarrera bikoitz zozkatu ditugu HIRU3 klubeko bazkideen artean.

COVID-19 dela eta BreakOnStage jaialdiaren data bi aldiz atzeratu ostean, irailaren 26an egingo da Bilbao Arenan. Arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara, mundu mailako puntako artistek espezialitate ezberdinak taularatuko dituzte pabiloian.

Erreferentziazko ikuskizun hau, egoera sozio-sanitario berrira egokitu da: edukiera nabarmen murriztu da eta segurtasun-protokolo bat diseinatu da COVID-19ren aurrean.

Bilbao Arenako kantxako agertoki ezberdinetan dantza, musika, kirol eta kultura urbanoen munduko beste zenbait adierazpen jorratuko dituzten ikuskizunak eskainiko dituzte, ordu t'erdiz.

Bada, jaialdira joateko bost sarrera bikoitz zozkatu ditugu, zozketan izena eman duten HIRU3 klubeko bazkideen artean.

Animatu eta parte hartu!

OHARRA

- Hasiera batean, martxoan egitekoa zen jaialdia eta ordurako jarri genuen zozketa martxan. Martxoko zozketan parte hartu zuten bazkideek ez daukate berriro ere zozketa honetan izena eman beharrik; orduan parte hartu zuten bazkideen partehartzea gorde egin baita. Hala ere, orduan parte hartu zuen kideren batek partehartzeari uko egin nahi balio, hiru3@eitb.eus helbide elektronikora idatzita jakinarazi behar du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • AIORA GOTI PEÑAFIEL
  • ANDER ALONSO ALONSO
  • LANDER ELEXPURU TELLETXEA
  • NAGORE GARCÍA CEBALLOS
  • OIER CORTES COUTO
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!