Parte hartzeko azken eguna:2017/10/05

Ekhi Arzamendik irabazi du Costa Doradan astebeteko bidaia, HIRU3 jaian!

Ekhi Arzamendik irabazi du Costa Doradan astebeteko bidaia, HIRU3 jaian!

Urriaren 7an egin dugu HIRU3 jaia, Bilbon, eta kide guztion artean Costa Doradan astebeteko bidaia zozketatu dugu, lau lagunentzako. Ekhi Arzamendi izan da irabazlea!

Egun osoko jaia egin dugu urriaren 7an Bilbon, Euskaduna Jauregiaren kanpoaldean. Musika ardatz hartuta, Go!azen eta 3TXULO ikuskizun bereziak, errealitate areagotua, tailerrak, puzgarriak, eta hainbat sorpresa zein sari ugari izan ditugu parte hartu duzuen guztion artean banatzeko.

HIRU3 kideon artean sari potoloa zozketatu dugu, EROSKI BIDAIAKen eskutik: Costa Doradan astebeteko oporraldia lau lagunentzako (bi nagusi eta bi haur), Port Aventurarako egun baterako sarrerak barne; 8 egun/7 gau Oh!tels kateko 3 izarreko hotelean, mantenu erdian.

Eta sari potolo horren irabazlea, Ekhi Arzamendi Aranbarri izan da!!!

OHARRA: 2018ko martxoaren 31a baino lehen egin beharko da oporraldia (abenduaren 20tik 31ra salbu), libre dauden daten arabera. Umeen adina, 2tik 10 urtera. Joan-etorriak ez daude barne.

LOGO OHTELS

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!