Parte hartzeko azken eguna:2018/04/09

'Grufaloa' pelikularen aurrestreinaldia HIRU3ko kideentzat

'Grufaloa' pelikularen aurrestreinaldia HIRU3ko kideentzat

Maiatzaren 13an, 'Grufaloa' filmaren aurrestreinaldia eskainiko da Donostian, Principe zinemetan. HIRU3ko kideek aukera paregabea izango dute pelikulaz gozatzeko.

'Grufaloa' pelikula maiatzaren 18an estreinatuko da zinema-aretoetan. HIRU3 komunitateko kideek, baina, beste inork baino lehen ikusteko aukera izango dute, maiatzaren 13an, eskainiko baita pelikularen aurrestreinaldia, euskaraz, Donostian (Principe zinemetan), 11:00etan.

Bada, aurrestreinaldira joateko sarrerak (40 lagunentzat 4na sarrera) zozkatu ditugu izena eman duten HIRU3ko kideen artean.

Filmaren protagonistak, Grufaloak, letagin izugarriak ditu, atzapar zorrotzak eta sendoak, eta garatxo pozoitsu bat sudurraren puntan. Horregatik, basoko animalia guztiek ihes egiten dute ikusten dutenean!

Badakizu, izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!