Parte hartzeko azken eguna:2019/06/13

Ezagutu Futuroscope parkea, HIRU3ren eskutik!

Ezagutu Futuroscope parkea, HIRU3ren eskutik!

Futuroscope parkeko hotelean gau bat eta bi egunetarako sarrerak irabazi ditu June Contrerasek; Karla Gomezek eta Aroa Murgiak, berriz, parkerako egun baterako launa sarrera lortu dituzte.

Futuroscope parkera joateko zozketak baditu irabazleak. Zozketa bakarra den arren, hiru irabazle daude eta bi sari ezberdin.

Lehen irabazlea June Contreras izan da, Futuruscope parkeko hotelean gau bat gosariarekin (bi heldu eta 16 urtera arteko bi haurrentzat) eta parkerako bi egunetarako sarrerak irabazi ditu. Sari honek 2019ko irailaren 30era arteko erabilpen epea du, betiere hotelaren erabilgarritasunaren arabera.

Bigarren eta hirugarren sarituak Karla Gomez eta Aroa Murgia izan dira eta Futuruscope parkera joateko egun baterako launa sarrera lortu dituzte. Sarrera hauetaz gozatzeko azken eguna 2020ko urtarrilaren 5a izango da.

Eskerrik asko parte hartu duzuenei eta zorionak irabazleei!


  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • June Contreras Arakistain (gau bat hotelean eta bi egunetarako sarrerak)
  • Karla Gomez Ezeizabarrena (egun baterako sarrerak)
  • Aroa Murgia Gonzalez (egun baterako sarrerak)
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!