Parte hartzeko azken eguna:2019/11/27

Santimamiñeko haitzuloa bisitatzeko sarrerak zozkatu ditugu!

Santimamiñeko haitzuloa bisitatzeko sarrerak zozkatu ditugu!

Santimamiñeko koba ezagutzeko aukera izango dute HIRU3ko hiru lagunek! Zozketan parte hartu duten hiru kidek bertara joateko launa sarrera eskuratu baitituzte.

Hamarkada askotan, bizkaitarren ondoz ondoko belaunaldiak Santimamiñeko haitzulotik ibili eta bertako labar-pinturak eta labar-grabatuak ikusi ahal izan dituzte. Gaur egun, bisita gidatuak egiten dira eta bertako ingurune naturala ikusteko aukera ematen du, besteak beste. Gainera, baselizan, 3Dn egindako erreplika birtual sofistikatu baten bidez, haitzuloaren ibilbide osoa egin daiteke.

Bada, Santimamiñeko koba bisitatzeko sarrerak (hiru lagunentzat launa sarrera) zozkatu ditugu izena eman duten HIRU3ko kideen artean. Zorionak!

OHARRAK

- Sarrerak 2020ko otsailaren 29ra arte erabili ahal izango dira.

- Bisita gidatua egiteko erreserba egin behar da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • AMETZ RODGERS PIKABEA
  • ANJE GOROSTIAGA ERASUN
  • LUKEN TABERA GOMEZ
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!