Parte hartzeko azken eguna:2020/02/27
HIRU3ko 8 kidek bina sarrera eskuratu dituzte eta pelikula hauetako zinema batean ikusi ahalko dute: Donostiako Antiguo Berrin, Gasteizko Gorbeian, Bilboko GOLEM Alhondigan edo Iruñeko GOLEM La Morean.
Boonie Bears: abentura historiaurrean Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsi da Euskal Herriko zinema-aretoetara, otsailaren 28an. Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, buruan gauza bakarra duten animalia erraldoiz inguratuta: bazkaria. Lortuko al dute errealitatera itzultzea?
Bada, HIRU3ko 8 kidek bina sarrera eskuratu dituzte zinema-areto ezberdinetan filma ikusi ahal izateko. Sarrerek otsailaren 29 eta martxoaren 1eko emanaldietara joateko balioko dute, aurretik adostutako zinema areto batean: Donostiako Antiguo Berrin, Gasteizko Gorbeian, Bilboko GOLEM Alhondigan edo Iruñeko GOLEM La Morean.
Zorionak irabazleei!
Irabazleen zerrenda:
Maskarak
3txulon maskarak egiten erakutsi digute plantilla hauek erabiliz. Egin zurea!
Hiru3ko kide ONLINE egin
Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!