Parte hartzeko azken eguna:2020/04/28

Ihintza Iriondok eta Joseba Ruanok lortu dituzte martxoko liburuak!

Ihintza Iriondok eta Joseba Ruanok lortu dituzte martxoko liburuak!

Martxoan urteak betetzen dituzten bi kidek liburu bat edo liburu sorta eskuratu dute, Ibaizabalen eskutik.

Martxoan urteak bete eta zozketan izena eman duten HIRU3ko kideen artean Ibaizabal argitaletxearen liburuak zozkatu ditugu. Oso liburu politak eta interesgarriak dira guztiak. Ihintza Iriondo eta Joseba Ruano izan dira irabazleak eta horiek adinaren araberako liburu bat edo liburu-sorta jasoko dute. Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda.

- Ikusi-makusi zein ikusten duzu? (1-2 urte) (Haurrentzako albumak bilduma)

- Dantzariak falta dira (3-4 urte) (Kale nagusia bilduma)

- Txominen sentimenduak (3-4 urte) (Txomin bilduma)

- Lau txerrikumeak (5-6 urte) (Txilinbuelta bilduma)

- Edurnezuri eta zazpi ipotx apainak (5-6 urte) (Txilinbuelta bilduma)

- Animalia asko, pila, bila (7-8 urte) (Albumak bilduma)

- Haragi kolorea (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)

- Zertara datoz martetarrak? (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)

- Billinghurst gazteluaren kasu bitxia (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)

- Nolan uharteko agerpen sinestezinak (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)

- Farrel etxeko mamu-gertaerak (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)

- Grimpeneko aztia (11-12 urte) (Stella Montgomeryren misterioak bilduma)

- Baso debekatua (11-12 urte) (Stella Montgomeryren misterioak bilduma)

- Shan eta Shen edo bidean ikasia (13-14 urte) (Ekin bilduma)

Ihintza Iriondok Lau txerrikumeak eta Edurne zuri eta zazpi ipotx apainak liburuak irabazi ditu eta Joseba Ruanok, berriz, Animalia asko, pila, bila liburua. Zorionak!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!