Parte hartzeko azken eguna:2020/10/28
"Stardog & Turbocat" filma aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko sei sarrera bikoitz zozkatu ditugu HIRU3 klubeko bazkideen artean.
Stardog & Turbocat pelikula Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsi da Euskal Herriko zinema-aretoetara, urriaren 23an.
Istorio honek bi heroi dauzka: txakur leial bat eta katu justizia zale bat. Biek elkarrekin abenturaz betetako bidaia zirraragarria egingo dute espaziora, etxera ekarriko dituen bidea aurkitzeko.
Bada, HIRU3ko sei kidek bina sarrera eskuratu dituzte hainbat zinema-aretotan filma ikusi ahal izateko. Sarrerek aurretik adostutako zinema-areto batean erabiltzeko balio dute, urriaren 30etik azaroaren 1era: Bilboko GOLEM Alhondiga zinemetan, Donostiako Antiguo Berri zinemetan eta Errenteriako Niessenen.
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.