Parte hartzeko azken eguna:2020/12/02
"Dragoiaren gidaria" pelikula aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko 10 sarrera bikoitz zozkatu ditugu 3 klubeko bazkideen artean.
Dragoiaren gidaria pelikula Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsi da Euskal Herriko zinema-aretoetara, abenduaren 4an.
Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena.
Bada, 3 klubeko 10 kidek bina sarrera eskuratu dituzte hainbat zinema-aretotan filma ikusi ahal izateko. Sarrerek aurretik adostutako zinema-areto batean erabiltzeko balio dute, abenduaren 5eko emanaldietan: Donostiako Principe zinemetan, Zarauzko Modelo aretoan, Gasteizko Gorbeia zinemetan, Getxo Zinemak aretoan eta Durangoko Zugaza zinema-aretoan.
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.