Parte hartzeko azken eguna:2020/12/17

"Ipuin-herriko berriak" filma ikusteko sarreren irabazleak

"Ipuin-herriko berriak" pelikula aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko 6 sarrera bikoitz zozkatu ditugu 3 klubako bazkideen artean.

Ipuin-herriko berriak pelikula Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsi da Euskal Herriko zinema-aretoetara, abenduaren 18an.

Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, "Ipuin-herriko berriak" egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak.

Bada, 3 klubako 6 kidek bina sarrera eskuratu dituzte hainbat zinema-aretotan filma ikusi ahal izateko. Sarrerek aurretik adostutako zinema-areto batean erabiltzeko balio dute, abenduaren 19ko eta 20ko emanaldietan: Donostiako Antiguo Berri zinemetan, Errenteriako Niessen aretoan eta Bilboko Multicines 7 zinemetan. 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • ARENE MOMOITIO AZKARATE (Bilbon, Multicines 7)
  • ELENE OTAÑO BLANCO (Errenterian, Niessen)
  • ILARGI AIZPURUA NIETO (Bilbon, Multicines 7)
  • LEIRE MATEO BOROBIO (Donostian, Antiguo Berri)
  • OIER ETXEBESTE SERRANO (Donostian, Antiguo Berri)
  • OIER LICEAGA BILBAO (Errenteria, Niessen)
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!