Parte hartzeko azken eguna:2021/03/07

Aner Barrenetxeak irabazi du mahai-jolas sorta, Txikipediaren eta 3 klubaren ekimenaren eskutik!

Aner Barrenetxeak irabazi du mahai-jolas sorta, Txikipediaren eta 3 klubaren ekimenaren eskutik!

Bitxore Laka artista nongoa zen asmatu behar izan dute 3 klubeko kideek eta Aner Barrenetxeak irabazi du zuzen erantzun dutenen artean zozkatu dugun mahai-jolas sorta.

3 klubeko kideek galdera-erantzunen lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, Txikipedia haur eta gaztetxoentzako entziklopedia askearekin batera osatutako ekimenean. Bi zozketek osatzen dute ekimena eta aurrenekoa martxoaren 1etik 7ra egin da.

Lehenego lehiaketan erantzun beharreko galdera hurrengoa izan da: Nongoa zen Bitxore Laka artista? Erantzun zuzena Ondarroa da, eta erantzuna Txikipediaren webgunean aurkitzeko aukera izan dute parte-hartzaileek!

Galdera zuzen erantzun duten 3 klubeko kideen artean mahai-jolas sorta bat zozkatu dugu, eta irabazlea Aner Barrenetxea izan da. Zorionak! Mahai-jolas sorta honako opariez osatuta dago:

- Igarri Migarri (Ikastolen Elkartea)

- Familien karta-jokoa (Elkar, Katxiporreta)

- Enigmak (Ttarttalo)

- Ezagutu Euskal Herriaren historia - Lur eta Amets (Katxiporreta, Elkar, Ikastolen Elkartea)

- Uzta Batzera! Jolas kooperatiboa (Ikastolen Elkartea)

OHARRA

- Irabazlearen izena webgunean argitaratuko dugu, eta honek etxean jasoko du oparia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • Aner Barrenetxea Urzelai
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!