Parte hartzeko azken eguna:2021/03/29
Otsailean urteak betetzen dituzten bi kidek liburuak eskuratu dituzte, Ibaizabalen eskutik. Zorionak!
Otsailean urteak bete eta zozketan izena ematen duten 3 klubeko kideen artean Ibaizabal argitaletxearen liburuak zozkatuko ditugu. Oso liburu politak eta interesgarriak dira guztiak. Lander Apiñaniz eta Nahia Martin izan dira irabazleak, eta adinaren araberako liburua edo liburu-sorta jasoko dute. Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda.
- Animalia basatiak (1-2 urte) (Pipitaki papataki bilduma)
- Zu eta biok (3-4 urte) (Albumak bilduma)
- Ez deitu niri Ttotto ttiki! (3-4 urte) (Albumak bilduma)
- Ahatetxo harroa (5-6 urte) (Txilinbuelta bilduma)
- Bizitza (5-6 urte) (Albumak bilduma)
- Animalia asko, pila, bila (7-8 urte) (Albumak bilduma)
- Goliat eta izarrak (7-8 urte) (Garalar maralar bilduma)
- Siberiako neskatila ausarta (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)
- Billinghurst gazteluaren kasu bitxia (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)
- Itsas azpiko sekretua (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)
- J. Smithen altxorra (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)
- Leihoko neska (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)
- Besteak ez bezalakoa (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)
- Banpiroen hiria (13-14 urte) (Ekin bilduma)
Landerrek Billinghurst gazteluaren kasu bitxia liburua jasoko du; Nahiak, berriz, Zuek eta biok eta Ez deitu niri Ttotto ttiki! liburuak
OHARRA
- 3 kluba irabazleekin jarriko da harremanetan opariak jasotzeko xehetasunak adosteko.
Irabazleen zerrenda:
Maskarak
3txulon maskarak egiten erakutsi digute plantilla hauek erabiliz. Egin zurea!
Hiru3ko kide ONLINE egin
Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!