Parte hartzeko azken eguna:2021/03/10
Filma aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko 10 sarrera bikoitz zozkatu ditugu 3 klubeko bazkideen artean. Zorionak irabazleei!
Kranston ikastetxea: munstroen eskola filma Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsiko da Euskal Herriko zinema-aretoetara, martxoaren 12an.
Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsi bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.
Bada, 3 klubeko 10 kidek bina sarrera eskuratu dituzte hainbat zinema-aretotan filma ikusi ahal izateko. Sarrerek aurretik adostutako zinema-areto batean erabiltzeko balio dute, martxoaren 13ko eta 14ko emanaldietan: Donostiako Antiguo Berri zinemetan, Bilboko GOLEM Alhondigan, Gasteizko Gorbeian, Durangoko Zugaza zinema-aretoan eta Beasaingo Usurbe antzokian.
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.