Parte hartzeko azken eguna:2021/03/25
Filma aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko 14 sarrera bikoitz zozkatu ditugu 3 klubeko bazkideen artean. Zorionak irabazleei!
Tom eta Jerry filma Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsiko da Euskal Herriko zinema-aretoetara, martxoaren 26an.
Tomek eta Jerryk berriro egingo dute topo. Oraingoan, ordea, New Yorken. Hango hotelik onenean sekulako ezkontza ari dira prestatzen, eta Jerryk bertan hartu du ostatu. Ospakizuna hondatu dezaketen arazoak sortu ditu saguaren etorrerak. Horregatik, ezkontzaren antolatzaileak, Kaylak, Tom kontratatu du Jerry harrapatzeko. Horrela hasiko dira Tom eta Jerryren ika-mikak, eta horrek suntsitu ditzake Kaylaren ibilbide profesionala, ezkontza eta hotela.
Bada, 3 klubeko 14 kidek bina sarrera eskuratu dituzte hainbat zinema-aretotan filma ikusi ahal izateko. Sarrerek aurretik adostutako zinema-areto batean erabiltzeko balio dute, hurrengo egun eta orduetan:
- Bilboko GOLEM Alhondigan: martxoaren 27an, 16:25ean.
- Donostiako Antiguo Berri zinemetan: martxoaren 27an, 16:45ean.
- Durangoko Zugaza aretoan: martxoaren 27an edo apirilak 3-4.
- Errenteriako Niessen zinemetan: martxoaren 27an, 19:00etan.
- Gasteizko Gorbeia zinemetan: martxoaren 27an, 19:25ean.
- Getxoko Getxo Zinemak zinemetan: martxoaren 27an, 16:30ean.
- Iruñeako GOLEM La Morean: martxoaren 27an, 16:20an.
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!