Parte hartzeko azken eguna:2021/05/02

Gaztelugatxeko ibilbidea itsasontziz egiteko lau irteera zozkatu ditugu!

Gaztelugatxeko ibilbidea itsasontziz egiteko lau irteera zozkatu ditugu!

"Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa" filmaren estrenaldiaren harira, 3 klubeko lau kidek launa sarrera eskuratu dituzte Gaztelugatxeko ibilbidea itsasontziz egiteko.

Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa filma Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsi da Euskal Herriko zinema-aretoetara, apirilaren 30ean.

Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenez, bere jabearen desioak betetzen omen ditu. Ezustean, baina, Marco txikia da diamantearekin ihes egiten duena, eta konturatu orduko, denak diamante magikoa lortzeko lasterketa arriskutsu batean murgilduko dira.

Bada, Gaztelugatxeko ibilbidea itsasontziz egiteko lau irteera zozkatu ditugu 3 klubeko kideen artean. Lau irabazle egon dira, eta bakoitzak launa sarrera eskuratu ditu (helduentzako bi sarrera eta haurrentzako beste bi). Zozketan parte hartzeko, hurrengo galdera zuzen erantzun behar izan da: Zein animaliek osatzen dute Maga Khanen armada? Erantzun zuzena tximinoek zen. Zorionak irabazleei!

OHARRA

- Irabazleek posta elektronikoz jasoko dituzte erreserbaren inguruko xehetasunak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • IGOTZ REIMUNDEZ ELORZA
  • IRAIDA MAUDO MARTINEZ
  • IRAIDE UNDA REMENTERIA
  • LUR NIEVES MAESTRE
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!