Parte hartzeko azken eguna:2021/05/30

Maddi Igartuak eta Peru Zarraoak irabazi dituzte Ibaizabal argitaletxearen apirileko liburuak

Maddi Igartuak eta Peru Zarraoak irabazi dituzte Ibaizabal argitaletxearen apirileko liburuak

Apirilean urteak betetzen dituzten kideen artean liburuak zozkatu ditugu, Ibaizabal argitaletxearen eskutik. Zorionak irabazleei!

Apirilean urteak bete eta zozketan izena ematen duten 3 klubeko kideen artean Ibaizabal argitaletxearen liburuak zozkatu ditugu. Oso liburu politak eta interesgarriak dira guztiak. Maddi Igartua eta Peru Zarraoa izan dira irabazleak, eta adinaren araberako liburua edo liburu-sorta jasoko dute. Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda.

- Animalia basatiak (1-2 urte) (Pipitaki papataki bilduma)

- Zu eta biok (3-4 urte) (Albumak bilduma)

- Ez deitu niri Ttotto ttiki! (3-4 urte) (Albumak bilduma)

- Ahatetxo harroa (5-6 urte) (Txilinbuelta bilduma)

- Bizitza (5-6 urte) (Albumak bilduma)

- Animalia asko, pila, bila (7-8 urte) (Albumak bilduma)

- Goliat eta izarrak (7-8 urte) (Garalar maralar bilduma)

- Siberiako neskatila ausarta (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)

- Billinghurst gazteluaren kasu bitxia (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)

- Itsas azpiko sekretua (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)

J. Smithen altxorra (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)

- Leihoko neska (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)

- Besteak ez bezalakoa (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)

- Banpiroen hiria (13-14 urte) (Ekin bilduma)

Maddik Animalia asko, pila, bila liburua jasoko du; Peruk, berriz, Bizitza liburua.

OHARRA

- 3 kluba irabazleekin jarriko da harremanetan opariak jasotzeko xehetasunak adosteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!