Parte hartzeko azken eguna:2021/05/20

"Maya Erlea: ezti-jokoak" filma ikusteko sarreren irabazleak

EZAEren "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan eskainiko da filma. 3 klubak bat egin du programarekin, eta sarrerak zozkatu ditu klubeko bazkideen artean.

Zinemazale berriak ekimena martxan jarriko du Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak (EZAE) maiatzaren 23an, zinema-aretoetara publiko berriak erakartzeko eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzeko asmoarekin. Hori dela eta, Zinema Euskaraz katalogoko 12 film eskainiko dira, maiatzaren 23tik ekainaren 20ra eta urriaren 3tik azaroaren 14ra, igandero, eguerdian.

Programako lehenengo filma Maya Erlea: ezti-jokoak maiatzaren 23an izango da ikusgai, eta 3 klubak 28 sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten kideen artean aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko. Zorionak irabazleei!

OHARRA

- Emanaldiak maiatzaren 23an, 12:00etan, izango dira Mungiako Olalde aretoan izan ezik. Azken horretan 11:30etan hasiko da filma.

Filmaren sinopsia

Maya Erleak hanka sartu du Buzztropolisko enperatrizarekin, eta bat egin beharko du intsektu errebeldeen talde batekin Ezti-jokoetan lehiatzeko eta beraien erregina eta erlauntzeko kideak salbatzeko. Mayaren taldearen aurkari nagusiak, Buzztropolisko taldeak, Violeten gidaritzapean, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, ahal duen guztia egingo baitu, baita tranpak ere, hari irabazteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!